Categories
Labasue
Felisa Artabe Ibarrondo, 1937. urtean jaio zen Diman, Makaztui auzoan. Bere ama Brigida Ibarrondok ikakatsi zizkion ogia lantzeko sekretuak gaztea zala. Felisak bere ogibidea bihurtu zuen, eta 40 urtetan ekin dio lan gogor honi irmotasun handiz.
Garaiko emakume kementsua, gaur egunerarte ofizioa mantendu duena, goizero goizero
labasue piztu eta ogia lastanduz. Gaur egun ogibide hau Felisa eta bere moduko emakumeei esker ezagutzen dugu. Oraindik ere labea sutan dagoenean begietan txingarren islada somatzen zaio.